2019-01-08

ESKOLA AGENDA 21 DEBAGOIENA 18-19 Baserria eta Nekazal Kultura


Kaixo familia:
Eskola Agenda 21en barruan aurten landuko dugun gaia “Baserria eta Nekazal Kultura” izango da.
Azken hamarkadetako garapen industrialak nekazal eremua guztiz eraldatu duela argi dago, profesionalki nekazaritzara dedikatzen diren pertsona kopurua asko murriztuz.
Industrializazio eta urbanizazio prozesu hauen ondorioz gaur egungo gizartea nekazal munduari bizkarra emanez bizi dela esan daiteke.


Hala ere, oraindik ere baserri eta landa eremuetan nekazal jarduera minimo bat aurki daiteke, gehienetan autokontsumorako eta komertzializazio lokal batetara bideratuak, eta kasu gehienetan sektore industrialaren aktibitatearen osagarri gisa.
Horregatik behar beharrezkoa ikusten da sektore honek merezi duen garrantzia azpimarratzea gizartean, bereziki kasu honetan ikastetxeetan. Tokiko nekazal ekoizpena eta elikadura sistema jasangarriago baten alde egiteko asmoz.
Proiektu honetan ikas komunitate osoaren partaidetza oso garrantzitsua denez, etxean ere gai honen inguruan hausnartzea garrantzitsua ikusten dugu. Horretaz gain, gai honen inguruan proposamenen bat izango bazenute eskolako helbide elektronikora idatzi dezakezue.
012015aa@hezkuntza.net             

                                             Mila esker eta laster arte